XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste zenbait Xedapen KULTURA ETA TURISMO SAILA

AGINDUA, 1990eko maiatzaren 29koa, Kultura eta Turismo Sailburuarena, zeinen bidez 1990-91 ikasturtean Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean (I.V.E.F.-S.H.E.E.) sartzeko antolaturiko frogetarako izen emate eskubideak ezartzen baitira.

1990-91 ikasturtean Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean sartzeko frogetarako deialdia eginda dagoenez, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundearen Zuzendaritza Patronatuko buruaren 1990eko apirilaren 9ko Erabakiaren arabera, beharrezkoa da horiek egiteko izen emate eskubideengatik ordaindu beharreko diru kopurua erabakitzea.

Beraz, honako hau XEDATU DUT: Atal bakarra: Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean sartzeko antolaturiko frogetarako izen emate eskubideengatik ordaindu behar den diru kopurua 7.000,- pezetatakoa da.

Gasteiz, 1990eko maiatzak 29. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.